XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 URTE - D EREDUA.

INGURUNE BILA.

GIROTZEA.

- Aurreko gaian egin dugun lan estadistikoa hartu eta bertan zenbat egun euritsu, haizetsu, eguzkitsu, lainotsu igaro diren ikusiko dugu.

- Arratsaldero, etxera joan baino lehen, taldeka elkarrizketa bat izan ondoren, urrengo egunetan zein eguraldi egingo ote duen iritziak ematen saiatu zergatia azalduz.

- Eguzki, ur eta aireak duten garrantziaz jabetzeko eta aldi berean hizkuntza sortzaile baten desarroiloa lortzeko era honetako idazketak egin ditzakegu:
Urik ezagutzen ez zuen herria.
Gauez bakarrik irtetzen zen eguzkia.
Aire guztia iresten zuen erraldoia.
Ilargira bizitzera joan zen mutikoa.
e.a.

- Baita ere zenbait esperimentu egin dezakegu.

Adibidez: lore bat urik bota gabe denbora luzean utzi, leku ilun batetan gorde edota kristalezko ontzi baten barnean gorde.

- Mendi, meazulo, harrobi, itsasoko harkaitzetara ibilaldi bat egin eta harri desberdinak bildu.

- Hala ere zaila gertatuko zaigu guk nahi genituzkeen mota guztiak biltzea.

Honegatik harri bildumak ekartzea ere oso interesgarria litzateke.